
Psikomotrizitatea
- astearte eta asteazkenetan 15:30- 19:00
- anne@sura.eus
Eskaintza
Psikomotrizitate terapeutikoa
Banakako saioak dira. Haurra eta psikomotrizistaren arteko elkarlanaren bitartez aurrera eramaten den terapian oinarritzen da. Haurrak bizitzan izandako zailtasunek sortutako blokeoak ezagutu eta hauen gaineko lanketa gauzatzen du. Jolas askearen bidez, haurrak erabakitzen du zerekin, zertara eta zenbat denboraz jolastu, eta psikomotrizistak, behaketa zein eskuhartzeen bidez, proposamenak prestatzen ditu haurrak garapenean onurak lor ditzan. Suran, espazio eroso eta seguru bat eskainiko zaio haurrari. Material proposamen bat izango du eta saioek bere beharretara egokitutako egitura zehatz bat izango dute honen ongizatea lortzeko asmoz. Psikomotrizista bidelagun izango da prozesu honetan eta gurasoekin harreman zuzena izango du. Saio hauen helburua zailtasunak gainditzea izango da haurraren ongizate emozional, afektibo, fisiko eta psikikoa eman dadin.
Psikomotrizitatea talde txikian
Hiru edo lau haurrez osatutako taldeak izango dira. Haurrek sozializatzeko duten beharra asetzen du talde honek eta, aldi berean, psikomotrizistaren begirada eta eskuhartze zuzena bermatzen da bertan, haurren kopuruak arreta pertsonalizatuago bat garatzea dakarrelarik. Suran, espazioa eta materiala zainduak izango dira haurrek jolasa sortu dezaten eta psikomotrizista bidelagun izango dute jolas askeko esplorazioan. Plazerra izango da saio hauen helburua eta, ondorioz, haurrek gozatzea eta arlo emozional, afektibo, fisiko zein psikikoa garatzea.