Psikologia

Felipe naiz, osasun psikologoa eta adimen emozionalean aditua. Jarrerak, emozioak, nahiak, desioak, baliabideak, estrategiak, beldurrak zein norbere buruari jartzen dizkiogun mugak elkarrekin berrikusi eta prisma desberdinen ertzei begiratuz prozesuak sortzen eta eraikitzen laguntzeko prest izango nauzue. Adin desberdinetan suertatzen zaizkigun oztopoak aztertu eta, batez ere, nerabeen eta gazteen oinarri emozionaletan indarra jarri nahi nuke. Nahigabe eta noraezek eragin ditzaketen egonezinak gorpuztu irteera argiak topatzen laguntzeko.

Ongizate emozionala lortzeko ahaleginean suertatzen diren zailtasunei aurrez aurre begiratzeko espazio terapeutiko bat eskaintzen dugu Suran. Osasunaren ikuspegi integratzaile batetik, alderdi psikologikoa zaintzeko beharrezkoak diren baldintzak jorratzen ditugu. Egoeren kontzientzia hartzetik hasiz, prozesu eraldatzaileak abiatzeko eta osatzen laguntzeko baliagarri izango diren bitartekoak eskaintzen ditugu. Adin desberdinetako pertsonen egoeren ebaluazioa egiten dugu eta tratamendu psikologikoak moldatzen ditugu beharren araberako teknika psikoterapeutikoak erabiliz.
Scroll to Top