Osteopatia

Marina naiz, fisioterapia eta osteopatian aditua. Fisio lanetan nenbilela konturatu nintzen zerbait gehiago falta zela gaur egungo minei erantzuna eman ahal izateko eta bost urtez osteopatia ikasi nuen. Bertan, osasuna beste ikuspegi batetik landu zitekeela ikasi nuen. Eta hortarako izango nauzue Suran.
Gorputza bere osotasunean lantzea du helburu osteopatiak. Minaren iturri puntua zein den aurkitzea da gure ardatza eta bertatik abiatuz, gorputzak berak duen “sendatzeko” ahalmena estimulatzen dugu. Ondoez desberdinak eta adin guztietako pertsonekin egiten dugu lan.
Scroll to Top