HAURDUNALDIA

Espazio seguru eta eroso bat aurkituko duzu Suran. 

Erditze aurreko prestaketa IKASTAROA



Erditzera ahaldunduta iristea izango dugu helburu. Horretarako, gure burua zein gorputza landuko ditugu aurki daitezkeen zalantza zein kezka arintzeko eta konfidantza eta segurtasuna lantzeko.

10SAIO (1.30-2ordu)

  • Elikadura
  • Mugimendua eta posturak
  • Pelbis librea; gure gorputzaren ezagutza
  • Dilatazioa errazteko posturak
  • Erditzea bikotean
  • Masaje perineala
  • Gorputz kontzientzia
  • Erditze ondorena; edoskitzea eta haurraren zaintza
  • Emozioak eta beldurrak

HAURDUN ETA AKTIBO


Mugimendua ardatz, erditzera gorputz indartsu eta osasuntsu batekin iristeko tresnak eskaintzea izango da gure helburua. Malgutasuna, indarra, erlaxazioa jarriko ditugu oinarrian, horrela gure gorputza eta gu geu prest sentituz iritsi gaitezen erditzera. 

ASTEAN BEHIN EDO BITAN (ordubeteko saioak)

ERDITZE ONDORENA

umea izan dut, eta orain zer?



Haurdunaldiaren ondoren aldaketa asko izaten dira, Suran erditze ondoreneko prozesuari ere bere lekua egin nahi diogu. Gure gorputzean eman diren aldaketak zein aurrera begira izan ditzazkegun kezkak konpratitzeako eta tresnak eskaintzeko lekua eskainiz.

  • Edoskitze aholkularitza
  • Hipopresiboak
  • Ama eta haurrarentzat osteopatia
  • Masaje perineala
  • Zoru pelbikoa eta faja abdominala
  • Elikadura
Scroll to Top